Eta oraindik maiatza ez da bukatu...

Erretxin

68-ko maiatza interesantea izan zen orain dela 40 urte justu munduko hiri zein herrialde oso esanguratsuetan boterea jerarkizatuaren kontra azaldu ziren herritar asko eta hauetan oihartzun berezia lortu zuten Parisen bertako ikaslerien protestaldiek.

40 urte beranduago 2008ko maiatza oso interesgarria izaten ari da gure herri honetan, ez dago aparteko errebueltarik , ezker abertzalearen indarra gogoa eta noizbehinka ezina baino ez dalako ageri panorama politikoan, baina zenbait datu ezin ditugu besterik gabe pasatzen utzi.

Adibidez, MSG hasarre dabil, Raxoi-k bera jarri zuen ponentzia politikoaren diseinuaren buru,berarengan jarrita zeukan konfidantza osoa. Horren beste urte 'territorio comanche'ko lehenengo lerroan ,bururik makurtu gabe nahikoa kredentzial ziren kargu hori okupatzeko, baina orain PP-n ere gorteetako hateskundeak eta gero eta ikusirik Raxoi-k azkenean timoirekin egitea lortu duela MSG ez dago pozik hartu nahi den bidearekin.

MSG-ren ahotik entzun dugu egia zela ponentzia politikoa berak idatzita bezala dagoela, baina harrituta dagoela bere taldekideekin izan dituen eztabaidekin,. Aipatzen zuen ,besteak beste, NAZIOA bezalako terminoei buruz eztabaidatzen aritu izan direla ,non? eta PP-ren barruan..

Berak esandakoa da ere PP-ren mazuaren modulazioa ezin dela uniformea izan Orotavan edo Hernanin, harrigarria!hau dena PP-ren bihotzean.

Maiatzan izan da ere Ibarretxek ZP-ri, bilduko diren egunerako tratatu beharko lituzketen gaien, zerenada igorri dionekoa.Bertan badirudi Loiolan landu ziren gaiak lantzea proposatzen dizkiola ibarretxk ZP-ri eta honek ez duela abenturarik nahi erantzun dio.PNV-ren diskursoa kamutsa da, gehiegi akaso.J.L.Bilbao eta lehendakariaren arteko distantzia nabarmenak dira baina ez zaitezte gehiegi fido urak arrotuta jetsi arren ez da ezer gertatuko. Edozein modutan honek adierazten du jelkideak Loiolan haltxatzeko hartu zuten erabakiarekin PNV-ko guztiak etzirela pozik gelditu.

Dena dela, pentsamendu bihurriekin hasita, agian Ibarretxek maniobra honekin ezker abertzalearen Loiolako proposamenaren haritik etor daitekeen edozein lan saiakera moztu nahi du eta proposamena behingoz erretzeko asmoarekin egindako jokaldi bat izan da. Aldez aurretik jakinik ZP-k zer erantzungo dion, are gehiago gutunen bidez bialdutako proposamena izan denean eta hori gutxi balitz berarekin bildu orduko edukiak publiko egin dituenean.

Urtearen 5.garren hilabetean entzun dugu ere Balzaren ahotik, ETA-k Legution egindako atentatuaren ostean, erakundea inoiz baino gogorrago dagoela berrestrukturatu egin dela eta zaila izango dela hurrengo urteetan hauen kontra egitea.

Honelako adierazpenak berriak dira eta gehiago sasoi batetik hona, erakunde armatuak 80 zerraldo urteko mahai gainean jartzen zituenean ere 'ETA esta acabada' esaten zen .Nonbait,beste interesik ez badago hitz hauetan zeren hori ere gerta dakiguke, onartu beharra daukate Balza eta bere aurretik pasa diren guztiek egin beharreko guztia eginik dagoela oinaze eta sufrimentu gehiagorendako lekurik ez dagoelako eta fase resolutibo batean sartu beharra daukakula nahi ta nahiez. Guzti hau, Madril aldetik euskal gatazkaren jasangarritasunaz hitzegiten ari direnen baimenarekin.

Bukatzeko aipatu beharra dago harriturik gauzkala Madril ondoko eta 90000 mila biztanle dituen Coslada-n udaltzainekin gertatu dena.

Txantaia ekonomikoa, drogak, prostituzioa, jipoiak herriko gazteei, jan- edan eta bizi inoren kontura.

Hau dena Madriletik 15 km-tara gertatu bada ,herri oso bat isilik mantendu bada, beldurraren menpe egon badira, polítiko guztiak jakinaren gainean egon eta beste aldera begiratu baduteÉZer gertatu ote zen Donostialdean Galindo, Barrionuevo,Vera eta hauen garaietan 'Seguraski coslada herri horretan gertatutakoa, konparazioan, ahuntzaren gauerdiko eztula baino ez dela izan.

Eta oraindik Ez da Maiatza bukatu, oraindik ez dakigu 'etika' guzti honen eta Legutioko honen atzetik zer etor daitekeen, ez dakigu ere ZP-k Ibarretxerekin zer egingo duen,biartean Nafarroako parlamentari batzuk erabaki dute Maitzeko sasoi hau dela oporretarako unerik goxoena.

 

website metrics